Argibideak

1. PAUSOA

Lehenik eta behin, datuetara jo aurretik, ikusi edo aztertu nahi duzun
lurralde eremua aukeratzea ezinbestekoa da.

2. PAUSOA

Bigarren urrats batean, datua nola ikusi nahi den aukeratu behar da. Aukeratu beharreko moduen artean TAULAK, GRAFIKOAK, MAPA edo eta PDF dituzu. Hauetako bakoitzak datuak era ezberdinean ikusteko aukera eskaintzen du.

  • Taulak eta Grafikoak: Aukera hauek hautatuz, eskuratu daitekeen informazioaren menu osoa agertzen da.

  • Mapak: Hautatuko udalerriaren datua, datu berdina duten beste udalerriekin alderatzeko modua da. Bertan, goiko iragazkien bitartez, aldagai ezberdinen informazioa alderatua ikusteko aukera dago (aldagai ezberdinak hautatu ondoren “iragazkia” botoiari eman behar zaio).

    Oharra: Maparen kolore eskalak ez du datu zehatza adierazten. Hautatzen den udalerriaren datua erreferentzia izanik, horrekiko dagoen aldearen %aren arabera koloreztatzen dira beste udalerriak.

  • PDF: Aukera honen bitartez, hautatuko udalerriaz nahi den informazio jasotzeko aukera dago.

3.PAUSOA

Hirugarren urrats honetan, agertzen den adartzaren baitan agertzen den edozein adierazle hautatu eta datuak ikusi ahal izango dituzu.

EDOZEIN URRATSETAN EGONDA ERE BESTE EDOZEIN HAUTAPEN EGITEKO AUKERA IZANGO DUZU:

  • Beste lurralde ere bat aukeratu
  • Datuak ikusteko beste modu bat aukeratu
  • Beste adierazle bat aukeratu