GIPUZKOA ANITZA

GIPUZKOA JATORRI ANITZA Gipuzkoako herritarrok zein herrialdetan jaiotakoak gara? Zenbat gara Gipuzkoan bertan jaiotakoak? Eta zenbat Euskal Herriko gainerako herrialdeetan? Gipuzkoako herritarren jaioleku aniztasuna modu grafiko eta interaktiboan erakusteko aplikazioa da hau. Jaiolekuen mapa herriz herri, eskualdez eskualde edota Gipuzkoa mailan. Aldagai ezberdinekin gurutzatzeko aukera, zure herriaren informazio bilaketa egiteko aukera eta abar luze bat.