Jatorri Aniztasuna Zenbakitan

Elkarbizitzaren gakoetako bat gure herria osatzen dugun pertsona, jatorri eta kultura ezberdinen arteko elkar ezagutza izaten da. Elkar ezagutza elkarbizitzaren oinarrian lehen urratsa dela ulertzen dugu, honek elkar ulertzea baitakar atzetik, eta elkarren aitortza ondoren.

Gure ingurune sozialean ustez errealitatea azaltzen duten hainbat estereotipok indarra hartzen dute eta, askotan, estereotipo negatiboak izaten dira. Orri honetan aurkituko ditugun datuek estereotipo horiek deseraikitzen lagun dezaketela uste dugu. Izan ere, datuak eskuartean izanda, hainbat ekintza egin daitezke estereotipo horiek deseraikitzeko.

Aipatutakoa abiapuntutzat hartuz, atari honek bi helburu nagusi dauzka:

  • Herritarren esku, haien inguru hurbileko (herria) informazioa zehatza emango duen tresna digital erabilgarri eta ulerterraza jartzea
  • Datuen bidez elkar ezagutza sustatzea, migrazio eta jatorri aniztasunaren eremuan.

Zure interesekoa izango dela espero dugu.